1999 eta 2004 urteen bitartean jaiotako gaztetxoentzat tenis ikastaroak antolatu dituzte

Uztarria.eus 2014ko eka. 2a, 14:07

Dagoeneko zabalik da izen-ematea, eta kiroldegian egin behar da inskripzioa. Bi ikastaro egingo dituzte; ekainaren 23tik uztailaren 4ra eta uztailaren 7tik 18ra.

Udal Kirol sailak tenis ikastaroak antolatu ditu ekainerako eta uztailerako. Azpeitiko kiroldegiko instalazioetan izango dira saioak, bitan banatu dituzte ikastaroak: lehenengoa ekainaren 23an hasi eta uztailaren 4an bukatuko da. Bigarrena, berriz, uztailaren 7tik 18ra izango da.

Ikastaroa 1999 eta 2004 urte bitarteko gaztetxoentzako izango da, eta taldeak, gehienez, 10  eta gutxienez 6 lagunekoak izango dira. Kiroldegiko bazkideek 40 euro ordaindu beharko dute ikastaroa egiteko, eta bazkide ez direnek, berriz, 60 euro. Ikastaroan izena eman daiteke dagoeneko, eta kiroldegian inskribatu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide