Ohiz kanpoko batzarra egingo du EAJk, plaza berritzeko aukerei buruz mintzateko

Uztarria.eus 2014ko eka. 2a, 17:39

Hitzordua bihar izango da, 20:30ean, batzokian. Herri galdeketari buruz, plaza berritzeko proposamenei buruz eta herritarren erreakzioei buruz hitz egingo dute.

Ohiz kanpoko batzarra egingo du EAJk bihar, ekainak 3, 20:30ean. Batzokian izango da bilera, eta han hitz egingo dute plaza berritzeko aukerei buruz, herri galdeketari buruz eta herrian sortutako erreakzioei buruz.

Aitor Gorrotxategi EAJko bozeramailea arduratuko da informazioa emateaz eta joaten diren pertsonen galderak erantzuteaz. Bestalde, finkatuta dauden hiru proiektuak aurkeztuko ditu bozeramaileak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide