Erretzaileei zuzendutako osasun puntua jarriko dute bihar plazan

Uztarria.eus 2014ko eka. 2a, 17:57

Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatutako ekintza da. 10:30etik 13:00era, Osakidetzako langileek froga fisikoak egingo dizkiete herritarrei, eta informazioa eskainiko diete, doan.

Erretzaileei zuzendutako osasun puntua jarriko du Minbiziaren Aurkako Elkarteak bihar, ekainak 3, herriko plazan. Gerturatzen direnek galdera-sorta bat erantzun eta bi proba fisiko egin beharko dituzte, 10:30etik 13:00era. Aztarna horietatik abiatuta, Osakidetzako langileek informazioa emango diete erretzaileei, eta menpekotasunari aurre egiteko urratsak azalduko dizkiete.

Antolatzaileek erretzaile guztiak gonibatu nahi dituzte osasun puntu horretara, zerbitzua doan emango baitute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide