Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2014ko eka. 3a, 12:53

19:30ean hasiko da udalbatzarra, eta hainbat gai landuko dute. 

Azpeitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur, asteartea, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian. 

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzte gaiak:

1.- Udalbatzak 2013ko apirilaren 1ean eta maiatzaren 6an egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- Azpeitiko Plangintza Orokorrean Esklabak-Iturzulo eremurako Plan Bereziari behin betiko onarpena ematea.

3.- Esklabak-Iturzulo eremurako Hirigintza Hitzarmenari behin betiko onarpena ematea.

4.- Azpeitiko Zarata Maparen dokumentuari hasierako onarpena ematea.

5.- Azpeitiko Udalaren eta bere erakunde autonomiadun eta merkataritza baltzuaren 2013ko kontu orokorra onartzea.

6.- Azpeitiko Udalaren eta Loiola Berrikuntza Fundazioaren arteko hitzarmena.

7.- Behar larriko egoerei aurre egiteko norbanakoei eta familieientzako udal-laguntzak: oinarriak eta 2014rako deialdia.

8.- Gizarte Larrialdietarako laguntzen kopuruak zehaztea.

9.- GFAren eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena, mendekoen harretarako etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko.

10.- Gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak: oinarriak eta 2014rako deialdia.

11.- Azpeitiko Gazte lokalen gaineko bizikidetza araudiari behin betiko onarpena.

12.- Fracking ez mugimenduak aurkeztutako mozioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide