Aniztasun topaketak izango dira gaur

Uztarria.eus 2014ko eka. 5a, 13:35

Ipaka Izarraizpeko Aniztasun Kulturalaren Astea ari dira ospatzen, eta gaur Aniztasun topaketak izango dira Azpeitian, 19:30ean hasita.

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako udalek eta Elkar-ekin Azpeitiko taldeak elkarlanean, Ipaka Izarraizpeko Aniztasun Kulturalaren Astea prestatu dute datozen egunetarako. Bigarren urtez ospatuko dute egitasmoa, bailaran dagoen aberastasun kulturala gizartzeratzeko eta jatorri desberdineko herritarren arteko harremanak sendotzeko helburuarekin.

Gaur Azpeitian Aniztasun toapeketak izango dira, 19:30ean hasita. Aurrena, bideo emanaldia eta jatorri desberdineko herritarrekin tertulia izango da, Sanagustin kulturgunean. Gero, 21:00etan, udaletxe azpian murala margotuko dute, eta janari eta edarien dastaketa izango da nahi duenarentzat. 21:30etik aurrera Tifariti Saharako musika taldearen kontzertua izango da.

Ipakaren gaineko informazio gehiago, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide