Burdinbidearen Euskal Museoak 83 tren jarriko ditu martxan

Uztarria.eus 2014ko eka. 9a, 18:40

Udak iraun bitartean egongo dira zirkulazioan tren horiek. Gaurtik hasi eta irailaren 21a bitartean, lurrunezko 51 tren eta diesel trakzioa duten 32 jarriko dituzte martxan.

Burdinbidearen Euskal Museoak 86 tren izango ditu zirkulazioan, udak iraun bitartean. Gaur, ekainaren 9a, eta irailaren 21a bitartean jarri dute eskaintza hori, baina tren guztiak ez dituzte martxan jarriko data berdinetan.

Alde batetik, lurrunezko trakzioa duten 51 tren jarriko dituzte zirkulazioan. Horiek martxan egongo dira larunbat, igande eta jai egunetan. Ordu hauetan irtengo dira museotik:

  • Larunbatetan: 12:30ean eta 18:00etan.
  • Igande eta jai egunetan: 12:30ean.

Diesel trakzioa duten 32 trenak, berriz, abuztuan eskainiko dituzte. Asteartetik ostiralera ibiliko dira, eta honako ordutegia izango dute:

  • Goizez: 12:30ean.
  • Arratsaldez: 18:00etan.

Bestalde, museoan Trevor Rowe Euskadin erakusketa mantenduko dute uda osoan zehar. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide