Udal Euskaltegiak ikastaro trinkoa antolatu du EGA eta HABEko 3. mailako azterketa ofizialak prestatzeko. Ikastaro hori ekainaren 23an hasiko da, eta uztailaren 24an amaituko da. Hilabete horretan, lau ordu eta erdiko eskolak izango dituzte izena ematen dutenek. Izen-ematea irekita dago jada; ekainaren 18a bitartean dute herritarrek izena emateko aukera, Udal Euskaltegian.
Ikastaroak 156,48 euro balio ditu. Horietatik 141,48 euro dira ikastaroari dagozkionak, eta 15 euro, berriz, materiala ordaintzeko erabiliko direnak. Bestalde, langabetuentzat doan izango dira eskolak, eta gainontzeko herritarrentzat ere badaude bekak eta diru laguntzak.