Nola izan duzu absoluzioaren berri?
Denbora asko geunden sententziaren zain, epaiketa amaitu eta segituan aterako zela esan baitziguten. Tentsioa jaitsita, eta ezustean harrapatu gaitu. Whatsap-ean talde bat osatuta daukagu auzipetuok, eta batek jarri du: «40ak libre». Gero irratian entzun dut, deiak hasi dira… Izugarrizko ezustea eta poza izan da.
Guztiak absolbitzeak agerian utzi du prozesu honen oinarri falta?
Hasieratik esaten genuen, erabili dituzten froga guztiak ekinbide publiko edo jarduera politiko batean aurkitu ditzakezun edozein froga zirela. Bilerak, prentsaurrekoak, manifestazioak… erabat publikoak diren ekitaldiak izan dira. Froga horiek ez zuten inongo zentzurik eskatzen zituzten espetxe zigorrentzako. Finean, helburua argia zen: proiektu politiko bat kriminalizatzea. Behingoz, agerian geratu da froga horiek guztiek ez dutela euskarririk. Oraindik, ordea, jarduera horregatik jendea espetxean dago.
Elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean.