Gaur, ostirala, arratsaldean musika giroa izango da nagusi Alde Zaharreko kaleetan. Baigeratik abiatuko dira 19:00etan, eta kalez kale ibiliko dira kantuan, hileroko legez. Gaur, ordea, festari jarraipena emango diote. Izan ere, afaria izango da Sanagustin kulturgunean (txartelak salgai daude joan nahi duenarentzat 17 eurotan kulturgunean bertan). Afalondoan, erromeria izango da Gari eta Iñaki trikitilariekin.