Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak raska kanpaina jarri du abian. 2.500 txartel banatuko dituzte dendariek erosketak egiten dituzten bezeroen artean. Txartel horietan hamar euroko sariak daude ezkutatuta, eta egindako erosketa doan atera daiteke. 2.500 txartelak amaitu arte iraungo du kanpainak.