Azpeitiko Udalak Loiola eta Eskuzta arteko ibai zatia garbitzeko eguna antolatu du biharko. Herriko ikastetxeetako ikasleek ere hartuko dute parte egitasmoan, baina edonor gerturatu daiteke ibaia garbitzera. 09:00etan elkartuko dira plazan, eta handik abiatuko dira Loiola edo Eskuzta aldera. Eguerdian bi edukiontzi jarriko dituzte plazan, ibaitik jasotako hondakinak ikusarazteko. Garbiketa bukatutakoan hamaiketakoa egingo dute udaletxeko arkupetan.