Robotika eta bideojoak sortzen ikasteko eskolak antolatu ditu Iraurgi Ikastetxeak, ekainerako eta uztzailerako. Ikastaroak irekiak dira, beraz, ez da derrigorrezkoa ikastetxeko ikaslea izatea horietan parte hartzeko. Eskolak multzoka banatu dituzte, eta ahalmenei eta beharrei egokitutako jarduerak antolatu dituzte adin-tarte bakoitzarentzat:
- LH1eko, LH2ko eta LH3ko ikasleentzat: Robotikaren hastapena. Robotak sortzen eta programatzen ikasiko dute, piezak erabilita. Ideia sortzaileak garatzea eta talde-lana sustatzea da xedea.
- LH3ko eta LH4ko ikasleentzat: Bideojokoen tailerra. Bideojokoak sortzen ikastiko dute, eta kooperazioa landuko dute.
- LH5eko, DBH1eko, DBH2ko, DBH3ko, DBH4ko, 1. Batxilerreko eta 2. Batxilerreko ikasleentzat: Robotika Lego Mindstorms, EV3-ekin. Mekanika, mugimendua, sentsoreak, logika, kontrola eta programazioa landuko dituzte, Doplay! webgunearen laguntzarekin.
Bi txandatan banatu dituzte ikastaroak. Lehen txalda ekainaren 30etik uztarilaren 4ra izango da. Bigarrena, berriz, uztailaren 7tik hilaren 11ra. Ordutegi bera izango dute bi txandek: 9:00etatik 13:00era izango dira eskolak. Informazio gehiago eskuratzeko edo ikastaroetan izena emateko, honako telefono zenbakira deitu daiteke: 943 81 02 10.