Udal laguntzen inguruko informazio bilera egingo dute bihar

Uztarria.eus 2014ko eka. 18a, 12:13

Azpeitiko Udalak herritarrei zuzendutako Etxebizitza Plana eta Gizarte Zerbitzuetako laguntzak aurkeztu zituen duela egun batzuk, eta horren harira, bihar, osteguna, bilera informatiboa egingo dute, 19:15ean hasita, udaletxean.

Azpeitiko Udalak herritarrei zuzendutako Etxebizitza Plana eta Gizarte Zerbitzuetako laguntzak aurkeztu zituen duela egun batzuk, eta horren harira, bihar, osteguna, bilera informatiboa egingo dute herritarren zalantzak-eta argitzeko. Bilera 19:15ean izango da, udaletxeko areto nagusian. Herritarrei bileran parte hartzeko deia egin die Udalak, eta bileran udal ordezkariek eta teknikariek hartuko dutela parte azaldu du. Eskaintzen dituen laguntzen berri emango dute biharko bilkuran, eta, horrez gain, herritarren artean dauden "zurrumurruak ekiditea" espero dutela esan dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide