Hurrengo denboraldirako futbol taldeak osatzeko deialdiaren entrenamendu egunak finkatu ditu:
- Infantil mutilak, 2001 eta 2002 urteetan jaiotakoak: ekainaren 20an, 15:30ean eta ekainaren 23an, 11:00etan. Bi egunetan azaldu behar da.
- Jubenil mutilak, 1996, 1997 eta 1998 urteetan jaiotakoak: ekainaren 27an, 19:00etan.
- Kadete mutilak, 1999 eta 2000 urteetan jaiotakoak: uztailaren 2an, 18:30ean.
"Deialdia gazte guztientzat dago zabalik, bai aurrez ibili direnentzat, bai aurten hasi nahi dutenentzat", azpimarratu dute Ikasberri Kirol Elkartekoek. Entrenamenduak Garmendipeko zelai artifizialean izango dira, eta kirolerako arroparekin aurkezteko eskatu dute.