Gaur, asteazkena, Juan Antxieta musika eskolako ikasleen ikasturte amaierako jaialdia izango da, Soreasu antzokian. Musika eta dantza emanaldiak ikusi ahal izango dira, 19:30etik aurrera.
Jaialdian parte hartu dute musika eskolako ikasle txikienek, txistulari taldeak, metal taldeak, orkestrak, banda gazteak, kitarra taldeak, flauta taldeak, piano taldeak eta ahots zein perkusio taldeek.
Juan Antxieta Musika Eskola. Sorrera: 1983. / Musikako lehen eskolak Karmelo Etxegarai ikastetxean Sanjuandegin zituen lokaletan eman zituzten, eta gero Oktogonoan. Lehen 25 urteetan Musika Eskolatik hiru mila ikasle inguru pasatu ziren. Ekitaldi nagusiak: Santa Zizili eta ikasturte bukaerako jaialdiak. / Informazio gehiago:azpeitikokulturmahaia.com/taldeak