"Langileen borroka" gabe ezinezkoa litzateke Fagorrekin akordioa lortzea, LABen arabera

Uztarria.eus 2014ko eka. 19a, 17:38

Begi onez ikusi du LABek FEDeko, Edesako eta Grumaleko langileen lanpostuak errespetatzea. Izan ere, Fagor Etxetresnak erosiko dutenek 150 langileei eskainiko diete postuari eusteko aukera. Gaur, osteguna, Grumaleko langileek enginiko batzarrean, aho batez onartu dute aurreakordioa.

"Modu positiboan" baloratu du LAB sindikatuak Fagor Etxetresnaken enplegua erregulako espedientearen harira adostutako akordioa. Atzo, asteazkena, ezagutzera eraman zen hitzarmenaren arabera, FED, Edesa eta Grumaleko langileentzat 150 postu bermatuko dira. Lanean jarraitu nahi ez dutenei, berriz, aukera emango zaie enpresa uzteko, ordainsariekin. Gaur, ekainaren 19an, Grumaleko langileek egindako batzarrean, aho batez babestu dute aurreakordioa.

LABen ustez, "Grumalen enpleguaren alde" egin duten langileek "aukera paregabea" izango dute lanpostua eskuratzeko. "Langileek aukera hori izatea da LABek negozioaren hasieratik izan duen helburua", nabarmendu du sindikatuak. Bestalde, langileen jarrera aipatu dute: "Langileen borrokak izandako lana txalotu nahi dugu". Izan ere, LABn hitzetan, "ezinezkoa" litzateke akordioa lortzea haiek eginiko esfortzua gabe.

Hala ere, sindikatuak adierazi du oraindik "lan asko" egin behar dela lanpostuak bermatzeko: "Ez ditugu ahaztu behar gure konpromisoak". Hori dela eta, erakunde publikoei ere parte-hartzea eskatu die, lanpostu gehiago sortzeko "benetako aukerak" sor daitezkeelako Azpeitian eta Basaurin. Horregatik, hain zuzen, aldarrikatu dute instituzioen "inplikazioa".

Bestalde, LABek jakinarazi du "baldintza zailetan" akordioak lortu izanak erakusten duela sindikatuen eta kooperatiben arloak bateragarriak izan daitezkeela, "benetako borondatea" dagoenean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide