Korputz jaiak, igandean Enparan kalean

Uztarria.eus 2014ko eka. 20a, 12:36

Goizean hasi eta arratsaldera arte, giro alaia izango da bertan. Enparan kaleko sei bizilagun omenduko dituzte, eta bazkalostean plaka jasoko dute.

Korputz jaiak ospatuko dituzte igande honetan Enparan kalean. 10:00etan emango zaio hasiera festari, etxafuegoekin. Ondoren, txistularien kalejira izango da. 12:00etan meza izango da Frantziskanetako elizan. 13:00etan mokadua eskainiko dute Zelai Luze elkartean, eta 14:00etan bazkaria izango da Baigeran. Bazkalostean, aurten omenduko dituzten Enparan kaleko bizilagunei plaka bana emango diete. Manolo Aizpitarte, Rafael Zelaia, Iñaki Erkizia, Mari Cruz Guereta, Mari Cruz Aranguren eta bere senar Juan Subinas omenduko dituzte, eta ondoren bertsolariak eta trikitilariak izango dira giroa alaitzen. 19:00etan amaituko dituzte festak, trikitilarien kalejirarekin.

Korputz Eguna dela eta, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian meza berezia egingo dute. Parrokiako abesbatzak abestuko du bertan, eta urtero bezala, jasotzen duten dirua herriko Caritas elkartearentzat izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide