Loretoki Gimnasia Erritmikoko taldeak amaitu du ikasturtea

Uztarria.eus 2014ko eka. 20a, 14:35

Loretoki Gimnasia Erritmikoko taldeak kurtso amaierako erakustaldia egin zuen atzo, osteguna, Azpeitiko kiroldegian. Adin guztietako dozenaka gaztetxok hartu zuten parte emanaldian, eta gimnasia erritmikoko modalitate desberdinetan egindako koreografiak ikusi ahal izan zituzten bertaratutakoak. Jaialdiaren bukaeran diploma eta oroigarri bana jaso zuten ikasleek.

Hemen, jaialdiko argazki batzuk. (Argazkiak, Nerea Uranga)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide