Xake erronka jokatuko dute azpeitiarrek eta azkoitiarrek igandean

Uztarria.eus 2014ko eka. 20a, 18:38

Bi herrietako xakeko kirol klubek antolatu dute proba, 11:30etik aurrera jokatuko dute, arkupeetan.

Azpeitiko eta Azkoitiko xakeko kirol klubetako bosna jokalarik erronka jokatuko dute igandean, ekainaren 22an, Sanagustipean, 11:30etik aurrera. Partidu motzak egingo dituzte parte-hartzaileek, bost minutukoak. Modu horretara, jokalari bakoitzak bost minutuko bost proba jokatuko ditu. Guztira, gutxi gorabehera, ordubetekoa izango da erronka.

Kirol taldeen asmoa da herritarrei xakeko modalitate desberdinak erakustea, eta jokalariak beste txapelketa batzuetarako prestatzea. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, azkoitiarrak dira faboritoak, "esperientziagatik" eta "mailagatik".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide