Lagun Onak Futbol Taldeko teknifikazio eskolan izena eman daiteke gaurtik osteguna bitartean

Uztarria.eus 2014ko eka. 23a, 11:59

Garmendipeko bulegoan eman behar da izena, 18:00etatik 19:30era. Horretarako aukera dute 2003 eta 2006 bitartean jaiotako neskek eta 2004 eta 2006 bitartean jaiotako mutilek.

Lagun Onak Futbol Taldeko teknifikazio eskolan izena eman daiteke gaurtik, astelehena, ekainaren 26a, osteguna, bitartean. Horretarako, Lagun Onakeko bulegora, Garmendipera, joan behar da, 18:00etatik 19:30era.

Honakoek dute futbol eskolan izena emateko aukera:

  • 2004an, 2005ean eta 2006an jaiotako mutilak.
  • 2003an, 2004an, 2005ean eta 2006an jaiotako neskak.

Hara joaten direnek aukera izango dute klubeko arropak ikusteko eta probatzeko. Futbol Taldeko ordezkariek eskatu dute ordutegiak errespetatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide