Hasi baino ez dira egin Urrestillako sanjoanak

Uztarria.eus 2014ko eka. 23a, 12:24

Pasa berri den asteburuan jende ugari izan da Urrestillan, sanjoanez gozatzen. Ostiralean eskuz binakako partidak izan Txikuri pilotalekuan, eta erromeria ondoren, plazan. Zapatuan, berriz, Gazte Eguna ospatu zuten, eta artisau azoka, sorgin poteoa, gazte afaria eta kontzertuak izan ziren, besteak beste. 

Urrestildarrek jai giroan egun batzuk pasatu badituzte ere, gaur, San Juan bezpera, hasiko dira ofizialki festak. 21:00etan botako dute txupinazoa, eta herri afaria izango da, ondoren. Behin tripak beteta, San Joan zuhaitza sartu eta sua piztuko dute. Ondoren, Laket taldearen erromeria izango da. 

Bihartik, asteartea, ostegunera bitartean hainbat ekimen izango da Urrestillan. Hemen egitaraua:

Ekainaren 23a, astelehena: San Juan gaua

  • 20:00etan, poteo herrikoia.
  • 21:00etan, txupinazoa eta herri afaria.
  • 00:00etan, San Joan zuhaitza sartzea eta sua piztea.
  • 00:30ean, Laketen kontzertua.

Ekainaren 24a, asteartea:

  • 12:00etan, meza nagusia.
  • 12:45ean, Azpeitiko Udal Musika Banda.
  • 13:00etan, buruhandiak.
  • 16:30ean, haurrentzat puzgarriak.
  • 17:30ean, merienda.
  • 22:00etan, Urrestillako gaztetxoak plazara.

Ekainaren 25a, asteazkena:

  • 12:30ean, sagardoa.
  • 14:00etatik 14:45era, museko txapelketarako izen ematea.
  • 15:00etan, mus txapelketa.
  • 17:00etan, Urrestillako Pailazoak.
  • 22:00etan, mojito festa.

Ekainaren 26a, osteguna:

  • 16:00etan, herri jolasak haurrentzat.
  • 23:00etan, zuhaitzaren entierroa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide