Azkoitiarrek irabazi dute Azpeitiko eta Azkoitiko taldeen arteko xakeko erronka

Uztarria.eus 2014ko eka. 23a, 18:05

Azkoitiarrek irabazi zuten atzo, igandea, arkupetan jokatutako Azpeitiko eta Azkoitiko kluben arteko xakeko erronka. Antolatzaileek azaldu dutenez, Azkoitikoak ziren faboritoak, eta ez zen egon "sorpresarik". Hala ere, nabarmendu dute helburua bete duela Azpeitiko taldeak; izan ere, xake modalitate desberdinak erakustea eta herritarren interesa piztea nahi zuten haiek.

Honakoa izan zen jokatzeko modua: talde bakoitzetik bost jokalarik hartu zuten parte erronkan; hamar jokalarik, guztira. Horietako bakoitzak bost minutuko bost partidu egin zituen, txandaka. Beraz, 25 proba jokatu ziren Sanagustipean, ordubete ingurun.

Honakoek hartu zuten parte norgehiagokan:

Azpeitiko taldea:

  • Aitor Elustondo.
  • Daniel Veselinov.
  • Josu Oiarzabal.
  • Juan Carlos Fernandez.
  • Aner Alonso.

Azkoitiko taldea:

  • Anibal Fernandez.
  • Egoitz Irure.
  • Hector Sanchez, Gipuzkoako Absolutuan txapeldunordea.
  • Carlos Sanchez, Gazteetan Gipuzkoako txapelduna.
  •  Jon Kuende.

Bestalde, Xakeko klubeko kideek gogorarazi dute astelehenetan eta ostegunetan, 17:30etik aurrera, Sindikatu zaharreko hirugarren solairuan biltzen direla. Herritar guztiak daude gonbidatuta beraiekin xakean jokatzera. Interesa dutenek telefono zenbaki honetara dei dezakete: 665700501.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide