Ofizialki atzo, astelehena, hasi ziren San Juan festak Urrestillan. 21:00etan bota zuten txupinazoa, eta herri afaria egin zuten, ondoren. Gero hasi zen urrestildarrentzat hain garrantzitsua den egitasmoa; zuhaitza sartzea.
Urrestillako plaza berritu dutela-eta, zuhaitza ez zuten betiko lekuan sartu atzokoan. Plazaren erdian jarri dute aurten, eta gauerdia ondo pasata igo zuten zuhaitza. Sua ere piztu zuten, eta festa giroa izan zen nagusi. Gero, Laket taldearen erromeriaz gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek.
Festak ez dira oraindik bukatu. Gaur, San Joan Eguna, egitarau oparoa dute egun osorako prestatuta urrestildarrek.
Hemen datozen egunetarako egitaraua:
Ekainaren 24a, asteartea:
Ekainaren 25a, asteazkena:
Ekainaren 26a, osteguna: