Urola Erdian oroimen historikoa lantzeko batzordea ostegunean bilduko da

Uztarria.eus 2014ko eka. 24a, 18:35

Baigera I-en da hitzordua, 18:30ean. Bileraren helburua da joan den urtean, Partaidetzazko aurrekontuak programan, oroimen historikoa lantzeko hautatutako proiektuaren jarraipena egitea.

Urola Erdian oroimen historikoa lantzeko batzordea ostegunean, hilaren 26an, bilduko da Baigera I-en, 18:30ean. Partaidetza prozesuaren bidez, zazpi proiektu hautatu zituzten, joan den urtean, Urola Erdiko biztzanleek. Zazpi horietako baten xedea da oroimen historikoa lantzea, eta egitasmo horren jarraipena egingo dute osteguneko bileran. Bigarren batzarra izango da hori.

Foru Aldundiak 2014ko aurrekontuetatik 500.000 euro jarri zituen Urola Erdiko herritarren esku, eta Partaidetzazko aurrekontuak lelopean aukeratu zituzten proiektuak. Bilerekin, proiektu horiek nola bideratu erabakiko dute herritarrek. Oroimen historikoari buruzko egitasmoak 22.000 euroko aurrekontua du; eta, hain zuzen, proiektu hori landuko da osteguneko bileran. Parte hartuko du Marina Bidasoro Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren foru zuzendariak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide