Kepa Peñagarikano: "Oso polita litzateke agurra herrian ematea"

Urola Kostako Hitza 2014ko eka. 25a, 12:02

Hamairu urtez pilotan maila profesionalean aritu ostean, frontoiari agur esango dio Kepa Peñagarikanok (Azpeitia, 1981). Azken hiru urteetan Aspen ibili da, eta enpresak ez dio kontratua berrituko. Urteotako bizipenez hitz egin dio Peñagarikanok Urola Kostako Hitza-ri.

Pilota profesionala utziko duzu uztailean. Ez da zure erabakiz izan, ordea. Espero al zenuen Asperen erabaki hau?

Ikusten zen edozein momentutan iritsi zitekeela egun hau, urtetik urtera ari bainitzen kontratua berritzen. Duela hilabete batzuk  ikusi nuen bazirela debutatzeko moduan ziren bi gazte eta, pentsatzen jarrita, batzuek sartzeko besteek irten egin behar dute. Aurten niri egokitu zait utzi beharra. Pena handiz, baina, horrelakoa da bizitza, eta hala hartu beharko. Gazteak indartsu datoz atzetik.

Nolakoak izan dira Asperekin ibili zaren hiru urte hauek?

Oso politak izan dira. Asegarcerekin hamar urtez ibili eta gero, eta ikusita pilotan etorkizuna ezin zela garai batean bezala irudikatu, pilotaz gozatzeko aprobetxatu dut. Oso talde eta lagun koadrila polita izan dugu, eta egia esan, asko gozatu dut.

Elkarrizketa osoa Hitza-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide