Odola emateko aukera izango da gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2014ko ekainaren 25a

Gaur, asteazkena, 17:00etatik 21:00etara izango da odola emateko aukera, anbulatorioan. Hurrengo odol ematea uztailaren 30ean izango da.

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak antolatuta gaur, asteazkena, odola ateratzeko aukera izango da anbulatorioan. Hitzordua 17:00etatik 21:00etara izango da.

Hileko azken asteazkenetan egiten denez, hurrengo hilabeteko odol ematea uztailaren 30ean izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide