Azpeitian eta Elgoibarren 1936ko gerrari buruzko dokumentala grabatuko du Baleuko komunikazio enpresak, eta figuranteak behar dituzte. Casting-era aurkezteko baldintzak gizonezkoa izatea eta 18 eta 26 urte bitartean edukitzea dira. Parte hartu nahi dutenek honako helbide elektronikora idatzi behar dute: casting@binahi.com.
Aiastiako borrokaldiei eta Zirardamendiko gudariei buruzkoa izango da dokumentala. Azpeitian grabatuko duten zatian, berriz, islatuko dute soldaduak nola prestatu ziren borrokarako.