Uretako sorospen ikastaroa antolatu du DYAk, uztailerako

Uztarria.eus 2014ko eka. 26a, 13:25

Azpeitian izango da ikastaroa eta uztaileko asteburu guztietan izango dira saioak. Larunbatetan, goizez eta arratsaldez izango dira eskolak eta igandeetan, berriz, goizetan. 

Gipuzkoako DYAk uretako sorospen ikastaroa antolatu du Azpeitian. DYAk Urola Kalean duen lokalean eta igerilekuan izango dira saioak, uztaileko lau asteburuetan. Zapatuetan goiz eta arratsaldez izango dira saioak, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Igandeetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara.

Ur inguruan sor daitezken larrialdi egoeretan jokatzeko ezagutzak emango dituzte ikastaro teoriko-praktikoan. Bertan, ingurune horretan sor daitezkeen lesio nagusien aurrean suspertze maniobrak eta beharrezko asistentziak egiten ikasiko dute ikasleek.

Ikastaroa 220 euro ordaindu beharko da eta ikastarorako materiala prezioaren barruan sartzen da. Ikastaroan parte-hartzeko beharrezkoa da Lehen sorospeneko titulua izatea. Horrez gain, ikastaroko parte-hartzaile kopurua mugatua izango da.

Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituzten ikasleek ikastaroa gainditu dutela bermatzen duen ziurtagiria eskuratuko dute. Gainera, DYAk jakinarazi duenez, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Akademiak homologatu dezake ikastaro hori. 

Izena eman edota azalpen gehiago nahi dituztenek 943 46 46 22 telefonora deitu beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide