Urtero bezala, egun osoko festa izango dute bihar, zapatua, Damasoko bizilagunek. Auzotarrek antolatuta, jolasa, musika eta mahai-bueltako hitzorduak izango dira festek baitan.
Hemen egitarau osoa:
11:00etan txupinazoa.
11:15ean bizikleta proba.
11:45ean Txikien X. Lasterketa.
12:00etan Handien X. Lasterketa.
12:15ean sari banaketa.
12:30ean txaranga poteoa.
15:30ean marrazketa tailerra.
16:30ean askaria.
17:00etan lokotx biltzea eta aulki dantza jolasak.
18:00etan buruhandiak.
19:00etan txaranga poteoa.
20:30ean umeen afaria.
21:30ean helduen afaria.
23:00etan musika eta auzoko titiriteroen emanaldi sorpresa.