Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2014ko uzt. 1a, 11:54

19:30ean hasiko da udalbatzarra, eta hainbat gai landuko dute. 

Azpeitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur, asteartea, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian. 

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzte gaiak:

1.- Azpeitiko Udalaren eta Arrite S.L.-ren arteko hitzarmena, Erdikale 17-19an itundutako prezioan etxebizitza libreak eraikitzeko.

2.- Erdikale 17-19ko sustapenean itundutako preziodun etxebizitza libreak jabetzan zozkatzeko baldintzak eta deialdia onartzea.

3.- Urrestillako haurreskolako instalazioen erabilpena luzatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailari lagapen eskaera egiteko akordioa.

4.- Landu Promozioak S.L.-k Izarra eremuan egin beharreko lagapena: Loiolabide etorbidea 65 eta 67 erakinean dagoen 505,50 metro karratuko lokala.

5.- Eskalada kirola sustatzeko Azpeitiko Udalaren eta Sokaitz Kirol Klubaren arteko hitzarmena onartzea, bai eta kirol-klubaren erabilera arautegia ere.

6.- Azpeitiko baratze ekologikoen udal-arautegiari Behin betiko onarpena ematea.

7.- Azpeitiko Udalaren eta Ekogunea Kutxa Gizarte Ekintzaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea.

8.- Azpeitian Elkar-Ekin Aldaketa Herritik elkarteak egindako eskaerari erantzunez Soreasu eremuko lokalaren lagapena denbora batez 'Elkargunearen proiektua' bultzatzeko.

9.- Hezkuntza ez arautuaren arloan, neska-mutil gazteei formazio-ekintzak gauzatzeko diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak eta 2014 urterako deialdia.

10.- Anorexia eta Bulimiaren aurka lan egiten duen Acabe Gipuzkoa elkarteak Onura Publikoko Aitorpena izatearen aldeko adierazpena.

11.- SOS Arrazakeria erakundeak proposatuta otsailaren 6an Ceutara iritsi nahian hil ziren 15 pertsonen heriotza deitoratzeko adierazpen instituzionala onartzea.

12.- Oroimen historikoa: 1936. urteko udal-gobernua oroitzeko plaka.

13.- Azpeitiko udaleko ELAko atal sindikalak eskatuta, udaltzain-goaren aurre-jubilazioaren inguruko mozioa onartzea.

14.- Alkatetzak 2013ko urriaren, azaroaren eta abenduan onartu zituen ebazpenen berri ematea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide