Haurrentzako jolas parkea jarriko du Betharrameko jolastokian Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko babesle nagusiak, Atracciones Sanzek. Uztailaren 5ean eta 6an, zapatuan eta igandean, jarriko dituzte jolasak, eta han jasotako dirua txirrindularitzako probak antolatzeko erabiliko dute.
Egun osoko sarrerak bost euro balioko ditu, eta honakoak izango dira ordutegiak:
- Goizez: 11:00etatik 13:30era.
- Arratsaldez: 16:30etik 19:00etara.
Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak herriko haur eta gaztetxoak animatu nahi ditu parkeaz gozatzera.