Saninazioetarako lanpostuak eskainiko ditu Udalak

Uztarria.eus 2014ko uzt. 4a, 18:28

Uztailaren 7tik 15era aurkeztu beharko dira eskaera orria, nortasun agiriaren fotokopia eta langabeziko agiria, egoera horretan daudenen kasuan. Kontuan hartuko da euskaraz jakitea, lanik gabe egotea eta eskatutako lanetan eskarmentua izatea.

San Inazio jaietan lana egiteko aukera emango du Udalak. Eginkizun desbedinak eskainiko dituzte, besteak beste, kotxeak aparkatzeko laguntza ematea edo zezen plaza zaintzea. Horretarako, uztailaren 7tik 15era, biak barne, egin beharko dute eskaera herritarrek. Honako ziurtagiriak aurkeztu behar dira udaletxean lana eskatzeko:

  • Eskaera orria.
  • Nortasun agiriaren fotokopia.
  • Langabezian daudenen kasuan, hori erakusten duen dokumentua.

Lehentasuna izango dute euskaraz dakiten pertsonek, langabezian daudenek eta eskatutako beharretan esperientzia dutenek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide