Azpeitiko Bertan eta Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteek, Merkatal Dinamizazio Bulegoaren laguntzarekin, bezeroen esperientzian oinarritutako negozio ereduaren diseinua gai hartuta tailerra antolatu dute uztailaren 21erako. Elkarteetako dendariei zuzenduta dago ikastaroa, eta Azkoitiko Elkargunean egingo da 14:30etik 16:30era.
Saio horretan zerbitzuak modu errazean garatzeko metodologia berriak erakutsiko dira, eta bezeroak hobeto ulertzeko Enpatia Mapa sortuko da. Bertan, Alex Ostewalderren Busines Model Canvas metodologiaren negozio ereduak erabiliko dira, eta teoria eta praktika uztartuko dira ikastaroan.
Parte hartzeko izena emateko azken eguna uztailaren 18a, ostirala, izango da. Horretarako, 943 02 56 73 telefonora deitu edo bertan.azpeitia@gmail.com helbidera idatzi beharko da.