Sanagustinera joaterik ez dutenek ere solasaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute, Internetez. Uztarriak eta Sanagustin kulturguneak #ABG_Brouard traola erabiliko dute solasaldiaren jarraipena egiteko. Erlo telebistak zuzenean emango du solasaldia, eta www.sanagustinkulturgunea.com webgunean edo Erlo telebistaren webgunean ikusi ahal izango da.