XII. Kudeaketa topaketa egin dute Iraurgi Berritzenekin lanean ari diren eskualdeko ordezkari publikoek, enpresek eta ikastetxeek. Elkarrekin eskualdea eraldatzen lelopean bildu dira gaur, osteguna, Sanagustin kulturgunean. Zehazki, honakoek hartu dute parte topaketan: eskualdeko hamasei enpresek, lau ikastetxek, Azpeitiko eta Azkoitiko Udal ordezkariek eta Iraurgi Berritzeneko arduradunek eta teknikoek.
Joan den urteko topaketan landutako proposamenei erantzuteko proiektuak aurkeztu dituzte; eta, etorkizunean, Iraurgi Berritzen taldeak jarraitu beharreko biderari buruzko ekarpenak jaso dituzte, enpresen, hezkuntza eragileen eta erakundeen aldetik.
Gaur egungo lan-lerroak sendotzea da erakundearen helburuetako bat. Horrez gain, egiteko berriak lehenetsi dituzte gaurko bileran. Honakoak dira:
Bestalde, topaketan izan da Jon Peli Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako Diputatua. Hark adierazi du "uztartuta" daudela Iraurgi Berritzenen "lan-lerroak" eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren "ildo estrategikoa".