Aldarrikapena izan da nagusi gaztetxeko baltsa jaitsieran

Uztarria.eus 2014ko uzt. 19a, 15:38

Gaztetxearen bederatzigarren urtemugaren harira, baltsa jaitsiera egin dute gaur, zapatua, herriko gazteek. Dozena bat baltsak hartu dute parte erakustaldian, eta aldarrikapena izan da ardatza ia guztietan. Gazteek aukera probestu dute beraien iritzia plazaratzeko. Besteak beste, Palestinako eta Brasilgo sarraskiak salatzea, emakumeei lotutako estereotipoak haustea, auzolana aldarrikatzea edo monarkia kritikatzea izan dira beraien helburuak.

11:00etan bildu dira plazan taldeak, hamaiketakoa egin eta azken prestaketak amaitzeko. Ondoren, 12:00ak aldera, Urola ibaira jaisten hasi dira parte-hartzaileak, eta 12:25ean hasi da proba. Baltsa jaitsieraz gain, egitarau zabala antolatu du gaztetxeak gaurko.

Honakoa da egitaraua:

14:30ean: Bazkaria Gaztetxean.
17:00etan: Gaztetxetik abiatuta, Gaztetxeko Batukadarekin kalejira eta ur-jolasak. Ondoren, Pintxo-jana Gaztetxean.
22:30ean: Kontzertuak Gaztetxean: Bertsotabern eta Odolkiak Ordainetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide