Karting proba arrakastatsua izan da

Uztarria.eus 2014ko uzt. 19a, 17:25

Bederatzi urteko geldialdiaren ostean, karting proba antolatu dute Azpeitian. 15:00ak inguruan hasi da erakustaldia, Perez Arregi plazan, Etxe Zuri tabernaren parean. Ordudanik, inguruko errepideetan dabiltza auto eta motor gidariak.

Kartak ez ezik, motorrak ere atera dituzte gaurkoan herritarrek eta kanpotik etorritakoek. Gainera, adin guztietako gidariak ari dira ibilbidea egiten. Azpeitiar ugari hurbildu da Damaso Azkue auzunera erakustaldia ikustera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide