Informazioa emateko eta bazkide txartela egiteko postua jarriko du Lagun Onak Futbol Taldeak santioetan

Uztarria.eus 2014ko uzt. 21a, 11:21

Uztailaren 25ean eta 26an, 11:00etatik 14:30era bitartean jarriko dute postuan, Plaza Txikian.

Lagun Onak Futbol Taldeak informazio-gunea jarriko du Eguzkitza tabernaren aurrean, santioetan. Zehazki, uztailaren 25ean, ostiralean, eta uztailaren 26an, larunbatean, egongo dira klubeko kideak herritarrei futbol taldeari buruzko informazioa emateko eta bazkide txartelak egiten laguntzeko. Uztailaren 25ean eta 26an, 11:00etatik 14:30era bitartean egongo dira Plaza Txikian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide