Azpeitiko Udalak eskaera egingo du webgunean .eus doimeinua izateko

Uztarria.eus 2014ko uzt. 21a, 19:44

PuntuEus Fundazioarekin jarri da harremanetan Udala, eta abenduaren 3rako www.azpeitia.eus helbidea martxan jartzea espero dute. Horrez gain, herriko erakundeak eta enpresak animatu nahi ditu .eus domeinuaren aldeko apustua egitera.

Azpeitiko Udaleko webguneak .eus domeinua izan dezan, eskaera egingo du erakundeak, irailaren 16tik azaroaren 18ra. Guztia behar bezala joaten bada, abenduaren 3rako martxan izango da www.azpeitia.eus webgunea. Bestalde, Udalak jakinarazi du saiatuko direla beraiekin lana egiten duten erakundeek ere euskal domeinu hori jar dezaten. Gainera, Udal Gobernuak herriko erakunde eta enpresa pribatuak "animatu" nahi ditu "bide hori" har dezaten, haien arabera, egitasmoa "arrakastatsua" izango baita.

Herriko gainontzeko webguneen jabeek ere .eus domeinua eskuratzeko eskaera egin dezakete irailaren 16tik azaroaren 18ra. Hala ere, baimen kopuru zehatza eskainiko dute data horietan, eta lehentasuna izango dute erakunde publikoek eskaeren zerrenda horretan. Ondoren, fase orokorra irekiko da, domeinua eskatzeko, eta orduan izango dute eragile eta enpresa guztiek domeinua eskuratzeko bermea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide