'Potologuak' Nagore Aranburu, Egoitz Lasa eta Mikel Pagadiren antzerkia ikusteko aukera izango dugu urrian

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko uzt. 23a, 15:02

Azpeitiko Sanagustin kulturguneak antolatuta, barre egiteko antzezlana ikusteko aukera paregabea izango dugu, Aranburu, Lasa eta Pagadiren lan berriarekin. Bodologoak ikuskizunaren arrakastaren ondorengoa da bakarrizketa formatuko antzezlana. Urriaren 3an, 22:00etan izango da.  Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko.

Sinopsia:

Potologuak izena du publikoa barrez lehertzeko Txintxetak sortu duen antzezlan berriak.

Bodologoekin nahikoa ez eta oraingoan Mikel Pagadi, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu,Potologuak botatzeko asmoarekin elkartu dira. Euskaraz eta hain ondo funtzionatzen duen bakarrizketa formatuan dator ikuskizun berria. Umorea ardatz hartuta, gure gizarte eta harremanen analisi bat egingo dute.

Legebiltzarreko zein bileratan erabaki zen batukada euskalduna dela? Hirugarren seme/alaba aurreko bien arropa birziklatzeko enkargatzen al da? Medikuarengana azpiko erropa garbiekin ez bazara joaten zer gertatzen da? Ze premio nobelek asmatu zuen komuneko eskobilla? Zenbait opari jasotzea baino, ez al da hobe zaplasteko ba jasotzea? Taberna guztiak ixteko zergatik jartzen da Benitoren Erribera? Gizajoak ze kulpa dauka?

Galdera hauei eta beste askori erantzuna bilatzen saiatuko dira Potologuak ikuskizun berrian. Gauza bakarra dago ziur hirukote honekin. Egia? Ez. Barrea.

Iraupena: 70 minutu.
Aktoreak: Mikel Pagadi, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu.
Testuaren egileak: Mikel Pagadi, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu..
Zuzendaria: Anartz Zuazua.
Lekua: zehazteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide