Euskotrenek autobus zerbitzu berezia eskainiko du San Inazio jaietan. Hori dela eta, uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean, aldaketak izango ditu ohiko ordutegiak. Hala ere, gauez soilik aldatuko dute autobus-linea. Azkoitia eta Zarautz arteko ibilbideari eragingo dio aldaketak, beraz, honako udalerrietatik pasatzen den autobus-lineak eskainiko du ohi baino zerbitzu zabalagoa: Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Zumaia, Getaria eta Zarautz. Horrez gain, kontuan izan behar da Azpeititik gainontzeko udalerrietara joateko soilik eskainiko duela Euskotrenek aukera zabalagoa; bidaia alderantziz egiteko, betiko ordutegiak mantenduko dira. Hauek dira saninazioetako ordutegiak:
- Uztailaren 30a eta abuztuaren 1a, asteazkena eta ostirala:
Azpeititik Azkoitira: 0:15ean, 1:45ean, 2:45ean, 3:45ean, 5:00etan eta 6:00etan.
Azpeitik Zarautzera: 0:45ean, 3:30ean, 5:30ean eta 6:30ean.
- Uztailaren 31a, osteguna:
Azpeititik Azkoitira:0:15ean, 1:45ean, 2:45ean, 3:45ean, 5:00etan eta 6:00etan.
Azpeititik Zarautzera:0:45ean, 3:30ean eta 5:30ean.
Bestalde, gaueko tarifa ordaindu beharko dute autobusa hartzen dutenek. Informazio gehiago behar izanez gero, 902 54 32 10 telefonora deitu edo Euskotrenen webgunea bisita daiteke.