Nola hasi zinen Azpeitiko Sagardo Txapelketan sagardoa ateratzeko lanean?
Garai batean Berdura Plazan egiten zen sagardo txapelketa, eta orduan Tolosako batzuk ibiltzen ziren sagardoa ateratzen. Haiek gustura etortzen ziren, baina Sebastian Lizasok beti animatzen gintuen gu hastera. Baina, gure aitak eta guk gazteegiak ginela esaten genion. Azkenean, ordea, probatu egin behar genuela, eta pare bat urtean jendeari sagardoa ateratzen behean ibili ginen. Gero, Loiolatxo elkartera joaten ginen bazkaltzera, eta han ere sagardoa zerbitzatzen geu ibiltzen ginen. Orain dela 26 urte inguru hasi ginen.
Sagardoa nola atera, alderik ba al dago?
Nire ustez bai. Askotan sagardoari ateratzerakoan antzeman egiten zaio hobea edo okerragoa den.
Elkarrizketa osoa irakurtzeko egin klik hemen.