Gaur, uztailaren 27an, bukatu da 2013ko Frantziako Tourra. Horrenbestez, Uztarriaren Pourra ere bukatu da. Frantziako lasterketan garaipena Vincenzo Nibalirentzat (Astana) izan bada, Pourra'2014-ren sari nagusia Jon Rezabalek irabazi du, Aristi taldearekin. Aurtengo Pourraren podiumean bigarrena Alberto Jimenez izan da, Majaderuek taldearekin, eta hirugarren saria Axier Peñagarikanorentza izan da, Maxuzarra taldearekin. Pourra'2014k 154 apustu izan ditu. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue, osorik.
Sarituak eta sariak
Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamaika sari ere banatu ditu Uztarriaren Pourrak. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:
- 1.goak: 924 euro, Aristi, Jon Rezabal.
- 2.goak: 616 euro, Majaderuek, Alberto Jimenez.
- 3.goak: 308 euro, Maxuzarra, Axier Peñagarikano.
- 4.goak: Bi lagunentzako afaria, Ez da inporta, Jose Angel Arzuaga.
- 13.goak: Odriozola ardoaken oparia, Odriaran, Iban Aranbarri.
- 22.goak: Erreka Bike-n oparia, Iturtzulo II, Mariano Sagardogi.
- 36.goak: Ziklos Beniren oparia, Maxuzarra II, Iñaki Peñagarikano.
- 48.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Urtzi Pro Tour, Garikoitz Oiarzabal.
- 57.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren opariak, Irazola Taxistie, Josu Zubizarreta.
- 69.goak: Azpeitiko Udalaren saria, Eutsi Abraham, Iñaki Arzamendii.
- 86.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua, Ziripolen, Juantxo Sagardogi.
- 100.goak: Odriozola Ardoaken oparia. Kokokrilue kalea, Gaizka Aranguren.
- 123.goak: Uztarriaren sariak, Aurten bai, Xabier Lasa.
- 154.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea, Dormilon, Jon Goenaga.
Talde ideala eta txirrindularien puntuak
Txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.
Horren arabera, aurrtengo talde idealak 2415.40 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 29,65 gehiago.
Sari banaketa San Inazio bezperan
Ohitura den bezala, Pourraren sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean, 20:00etan. Uztarriak Erdikalean duen festetako tonbolan egingo da sari banaketa. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.
Zorionak irabazle guztiei eta eskerrik asko parte-hartzaile denei.