Almitza Euskal Herriko Segalaritza Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatuta, Euskal Herriko Bakarkako VI. Sega Ligaxkako finala jokatu zuten atzo, igandea, Azpeitiko Ikastola Ikasberri ondoko zelaietan. Jende ugariren animopean aritu ziren 39 segalariak. Sailkapena eta argazkiak Urola Kostako Hitza-ren webgunean.