Saritutako zenbakien jabeak irailaren 1etik 15era pasatu daitezke Uztarriaren egoitzatik, sarien bila. Ordezko zenbakiak ere aterata daude; irailaren 16etik 30era izango dute balioa, baldin eta hasierakoak agertzen ez badira.
Gaurtik hilaren 15era bitartean izango dute Uztarriaren tonbolako zenbaki sarituen jabeek sariak jasotzeko aukera. Horretarako, Uztarriaren egoitzatik pasatu behar dute (Perez Arregi plaza, 1 behea).
Hona hemen, saritutako zenbakiak eta bakoitzari dagokion saria:
- Netbook ordenagailu eramangarria, Ukabiren eskutik:
Zenbaki sariduna: 5.456
Ordezko zenbakia: 6.098
- Mendiko bizikleta, Erreka Bikeren eskutik:
Zenbaki sariduna: 8.539
Ordezko zenbakia: 5.505
- Asteburu pasa, Eroski Bidaiaken eskutik:
Zenbaki sariduna: 3.077
Ordezko zenbakia: 9.156
- Asteburu pasa, Halcon Bidaiaken eskutik:
Zenbaki sariduna: 2.177
Ordezko zenbakia: 4.794
Gainontzeko sariak jasotzeko aukera
Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere aukera izango dute irailean tonbolako oparien bila joateko. Haiek ere Uztarriaren egoitzara joan beharko dute.
Abuztuan oporretan izango da Uztarria, beraz, irailaren 1a arte ezin izango dira jaso zozketako edo txarteletako opariak.