Udal Kirol Patronatuko masaje zerbitzua kiroldegian eskainiko dute, igerilekuko lanak bukatu bitartean

Uztarria.eus 2014ko ira. 4a, 12:02

Astelehenetik zapatura eskainiko dute zerbitzua kiroldegian, eta hitzordua eskatzeko bertara deitu behar da aurrez.

Udal Kirol Patronatuko masaje zerbitzua kiroldegian eskainiko dute, igerilekuaren eraikina handitzeko lanak bukatu bitartean. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 15:30etik 20:00etara izango da masaje zerbitzua. Zapatuetan, berriz, 09:30etik 12:30ak bitartean. Aurrez hitzordua eskatzeko kiroldegira deitu behar da, 943 81 30 69 zenbakira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide