Emakume kide gehiagorekin hasi du denboraldia Xeye Atletismo Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2014ko ira. 4a, 12:24

Azkoitiko eta Azpeitiko Xeye Atletismo Elkarteak hainbat adinetako atletak biltzen ditu, kadete mailatik hasi eta beteranoetara arte. Eta, elkartetik azpimarratu dutenez, azkeneko bi urteetan asko nabaritu da kirol elkarte honetako taldea "handitu" egin dela. Denboraldi berri honetan jende "pila batek" izena eman duela esan dute elkartetik, eta azpimarratu dute batez ere emakumeak izan direla kirol honetan parte hartzeko erabakia hartu dutenak.

Egoitz Arruti atletismo elkarte honetako entrenatzaileak adierazi duenez, atzo hasi zuten denboraldi berria: "Kadete mailakoekin hasi gara, eta astean hiru edo lau egunetan izaten dira entrenamenduak". Hala ere, Arrutik dioenez, entrenamenduak egutegiaren arabera banakakoagoak izaten dira. Zortzi urte igaro dira Arruti elkarte honetan sartu zenetik, eta duela hiru urte bihurtu zen atleten entrenatzaile.

Arrutik adierazi duenez, maila bakoitzeko sailkapenean "gora" egitea dute denboraldi honetako helburuetako bat. "Itxura onarekin" datozen zenbait gazte daudela azpimarratu du entrenatzaileak, izan ere Euskadiko eta Espainiako txapelketetan parte hartzea da elkartearen beste helburua. Hala ere, Arrutik azpimarratu du kirol honetan oso garrantsitzua dela "ondo pasatzea".

Erreportajea osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide