Aurreko urteetan bezala, Jesusen Lagundiak kide berriei harrera eginez ekingo dio irailari. Zapatuan, irailak 6, lagundian sartzeko lehen botoak egingo dituzte lau gaztek Loiolako Santutegian, "beren bokazio erlijiosoaren egiazkotasuna baieztatuz". Erlijio ospakizuna 13:00etan hasiko da.
Botoak egingo dituztenak 22 eta 30 urte bitartekoak dira. Horietatik bakarra da euskal herritarra, Bilbokoa, hain zuzen ere. Beste hirurak espaniarrak dira, Andaluziakoak bi eta Madrilgoa bestea.