Bertan Merkatari Elkarteko dendetan, irailean zehar, erosketak doan egiteko aukera egongo da, Bertan txartelarekin ordainduz gero. Izan ere, kanpaina berria jarri du abian herriko merkatari elkarteak, eta erosketa egindako unean jakingo du dendariak bezeroak erositakoa ordaindu behar duen edo ez. Modu horretan gastatzeko, 2.400 euro jarri ditu elkarteak.