Euskal Herriko Elektrotxarangen Lehenengo Topaketa izango da bihar, zapatua, Bermeon, eta bertan izango da Azpeitiko Skandalue elektrotxaranga. Euskal Herriko lau elektrotxarangak hartuko dute parte topaketan, eta Bermeoko hainbat gunetan alaituko dute giroa, txandaka, 19:00etatik 22:00etara bitartean. Bermeoko txosnak eta Gasteizko Tttek kultur elkarteak antolatu dute topaketa.
Topaketen sustatzaileek jakinarazi dutenez, "herri osorako jaialdia egitea eta herri mugimenduek antoltatutako txosnek jaiei eta herriari ekarpen handia egiten diotela erakustea da helburua".